XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau da, ez da ez liburuetakoa, ez telebistakoa, ez irakasleena; eskola-lagunekin ikasirikoa baino.

Zergaitik?

Hizkuntzak komunikazinoan ikasten diralako.

Hau holan bada, normalena irakaslegoak ahozko hizkuntza-erabilera bide bardinetik egiten ahalegintzea litzateke, emaitza hobak lortzeko indarrak batuz.

Beste modu batera esanda, lanari errentabilitatea ateratea.

Bide batetik ikasten dabena, modu esanguradunean ikasi badabe, transbasatu egingo dabe, eta segurutik denpora gitxiagoan emaitza hobak egongo litzatekez.

Honetarako, garrantzitsua da hizkuntza-jokabide koherenteak izatea, ume erdaldunek euskera ulertzeko eta erabilteko; bestela desajustea dago.

Nik proposatzen dodanari, eragileen integrazioa deituko geunskio.

Euskera ikasteko eragileak zeintzuk dira?

Non eta nori entzungo deutsie euskera?

Kalean eta eskola-lagunei.

Eta ze euskera entzungo dabe kalean?

Eta zein euskera entzungo deutsie eskola-lagunei?

Bada, irakasleek be, euren eragina hor integratzeko, horretara jo beharko dabe.

Hizkuntza komunikazinorako bada, komunikazinoan erabilten diran tresnak irakatsi beharko deutseguz lehenengo; hartuemonetarako behar dabena.

Hartuemonetarako, nahiz eta erdaldunak izan, ez dabe batua behar; komunikatu, eskola-lagunekin eta kalean egiten diralako.

Onartzen ditugu eragiletzat bai telebista eta bai textu idatziak be; baina zer ikusten da?

Ahoz komunikatzen ez diran umeak, nahiz eta telebista eta irakurgaiak euskeraz ulertzeko gai izan, ez dirala euskaldun aktiboak; euskera pasiboa daukie.

Momentu honetan, gizarteko talde batzuk ahaleginak egiten dabilz bideak topetan, menperatze pasibo horretatik erabilera aktibo batera bultzatzeko umeak.

Eta nik dinot: zergaitik ez doguzan lehenengotatik erabileran ipinten -hain gatx ez daukagu eta-, inguru euskaldunetan, eskolan euskaldunakaz interakzinoan dagozanean, eta kalea indargarri legez daukienean.

Niretzat hau litzateke biderik logikoena.

Euskera gatxa muga bat da

Beste alde batetik, irakasleak hizkuntzaren irakaskuntzan gida eta eredu zuzena izan behar dauala dinosku Curriculumak.

Lehen Hezkuntzako OCD-k, 47. orrialdean hau dino:

Lehen hezkuntzan funtsezkoa da irakaslea jabeturik egotea gai ezberdinak irakastean ezaguera horien eroale diren hizkuntzak ere irakasten ari dela.

Horrek aparteko munta du 2H ikaskuntza-tresna denean, zeren eta irakaslegoak hizkuntzaz egiten duen erabilera bait da ikaslegoak bere aurrean sarrien izango duen hizkuntz eredua.

Ikasleek etengabe ulertzen dutela segurtatzea ezinbestekoa da haien gaitasun mailara irakaslearen hizketa eta eskaintzen dizkien testuak egokitzeko.